XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta huna nun orai apeza tribunalerat deitua den, baizik eta ez duela jakin-arazi ezagutzen zuen krima bat.

Karia hortarat, galde hau egiten dute ainitzek: apeza haizu dea bere apez karguan ikasia duen zerbaiten salatzerat?

Aipa dezagun lehenik kofesioko segeretua.

Banuen kusi bat apeza, Zelhai Jauregikoa, hamalaueko gerlan soldado zena.

Jenerala segetario baten ondotik zabilan, bainan nahi zuen ixila, segeretuen begiratzen zakiena, eta kapitainari erran zion: Hatxemadazu segetario bat, bainan huni kasu: hobi bat nahi dut.

Frantses hizkuntza da hori: halakoa edo hulakoa hobi bat dela (c'est un tombeau), hari erranak segurean direla, hobian ezarria dena ez baita ardurenean handik ateratzen.

Kapitainak galdatu zuen beraz apeza, eta jeneralaren ganat ereman zuen, erranez: Ekartzen dautzut hobia baino hobea: kofesategia.

Kapitain horrek, bere moldean, erraiten zuen zonbatetarainokoa den kofesioko segeretua.

Kofesioan entzuna, apezak sekulan ez dezake deusere gisaz nehori sala.

Ez ditake izan arrazoin bihi bat, ez gizon-lege ez Eliza-lege bihi bat, segeretu-lege hori hautsaraz dezakenik.

Gertatu izan da, eta ez zineman bakarrik, apez bat kondenatua izaitea hobenik gabe, berak bazakielarik kofesioaren bidez nor zen egiazko gaixtagina.

Bainan kasu hortan ere, ezin mintza; beharrez, bere bizia eman behar, kofesioan entzuna jakin-araziko duen baino lehen.